"Kategorigabe" kategoriaren artxiboa

ZE BERRI? gaur 250a zenbakia argitaratzen dugu. Eskerrik asko jarraitzeagatik!!

Osteguna, 14 de Apirila de 2011

Duela zazpi urte argitaratu zen lehenengo aldiz ZE BERRI? buletina eta gaur 250. zenbakia argitaratu dugu.

Denbora-tarte horretan eta 250 aleetan zehar, ZE BERRI? buletinean 3.600 albiste baino gehiago argitaratu ditugu eta hauen bidez Gipuzkoako Informazioaren Gizarteari eta Teknologia Berriei buruzko berrikuntza eta ekimen guztiei buruzko informazioa ematea bilatu dugu.

Zazpi urte hauetan zehar, ZE BERRI? buletinek aldizkakotasuna, formatua eta egitura aldatu ditu, paperetik hainbat web formatutara pasatu da eta, gainera, atal eta partaidetzarako 2.0 tresna berriak txertatu ditu.

Aldaketa horiek guztiak egin ditugun arren, hobetzen jarraitu nahi dugu eta lagun diezaguzun eskatzen dizugu. Hori dela eta, ZE BERRI? buletinari buruzko zure iritzia ezagutzera ematea eskertuko genizuke gure parte hartze kanalen bidez: ZeBerri? bloga hau, Twitter-eko profila (@zeberri), edo posta elektroniko bidez (i-gipuzkoa2010@gipuzkoa.net).