"Ekintzailetza eta enpresa garapena" kategoriaren artxiboa

Berrikuntzak Gipuzkoan web orrialde berria estreinatu du

Ostirala, 5 de Martxoa de 2010

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak duela gutxi berritu du web ataria. Gipuzkoa, Berrikuntzaren eta Jakintzaren Lurraldea lelopean eta igipuzkoa.net helbide elektronikoaren bidez, Departamentuaren jarduera bideratzen duten 4 jarduera alorretako bakoitzari buruzko informazio xehatua eskaintzen da: Ikaskuntzaren Lurraldea (Bizitzako ikaskuntza eta ikaskuntza emozionala eta soziala); Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ekimenak, sareak eta parte hartzen duten erakundeak); Enpresen Lehiakortasuna eta Sare Gizartea. Alor bakoitzak Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatu/parte hartutako web tematikoetarako sarbidea ematen du.

igipuzkoa.net atariak Departamentuari buruzko informazio hauek ere ematen ditu: helburuak, egitura eta organigrama, aurrekontua eta parte hartzen duen erakunde eta ekimenen zerrenda.

Web ataria bestelako atal interesgarriekin osatzen da, hala nola Albisteak eta Hurrengo ekitaldiak, Gipuzkoako informazio ekonomiko eta berrikuntzari buruzko informazio zabala eta xehatua jasotzen duen atala (Gipuzkoa berritzailearen monitoring-a eta Datuz datu), Foru laguntzen eta diru-laguntzen atarirako sarbidea eta Departamentuak argitaratutako argitalpenen (bai digitalak, bai paperean) zerrenda osatua. Direktorio moduan, atariak Gipuzkoan berrikuntzarekin lotutako webguneen zerrenda jasotzen du.

Webguneko eduki guztiak Creative Commons lizentziaren mende daude. Hain zuzen, Reconocimiento-Compartir igual lizentziaren 3.0. bertsioa; edukiak kopiatu, banatu eta jendaurrean jakinarazteko eta eratorritako ekintzak gauzatzeko aukera ematen du, edukiaren autoretza espezifikoki aitortzen denean, betiere, eta edukia aldatuz gero, horren berdina den lizentziarekin banatzen bada.