"I+G+b" kategoriaren artxiboa

Gipuzkoa Berritzailearen Monitoring-a: Datuen azken eguneraketa (2009/32. b)

Osteguna, 10 de Iraila de 2009

Europako I+G gastua egonkortu egin da

Azken datuen arabera, 2007 ekitaldikoak, Europar Batasunean egindako I+G gastuaren intentsitatea, BPGaren gaineko %1,85ekoa izan da eta %2,79ko herrialde aurreratuenen kasuan, aurreko urtean lortutako emaitzak mantenduz. Gipuzkoan gastu intentsitatea %2,05ekoa izan da; Europako sei herrialde aurreratuenak soilik ditu aurretik.

Benchmarking-a: I+G gastua (Eguneratzea: iraila 2009)

Gipuzkoako enpresa-ehunak murrizten jarraitzen du

Abuztuan, Gipuzkoako Gizarte Segurantzan erregistraturiko enpresa kopurua 55 enpresatan murriztu da, eta 2008ko maiatzetik beherakada mila enpresa ingurukoa izan da, 21.109 enpresatan kokatuz.

Gizarte Segurantzan erregistraturiko enpresak (Eguneratzea: iraila 2009)

Industria jarduera %2,4 jaitsi da

Uztailean, Industria Jardueraren Indizeak %2,4ko beherakada jasan du aurreko hilabetearekin alderatuz. Urte arteko aldakuntza tasa, berriz, %23an egonkortu da.

Industria Jardueraren Indizea (Eguneratzea: iraila 2009)

GIPUZKOA BERRITZAILEAREN MONITORING-A (Eguneratzea: 2009ko iraila) [Dokumentua osorik]