Gipuzkoa Berritzailearen Monitoring-a: Datuen azken eguneraketa (2009/28. b)
Osteguna, 16 de Uztaila de 2009Sei enpresetatik batek merkataritza elektronikoa erabiltzen du
Enpresa hauetatik ia orok erosketak burutzen ditu, eta soilik %4ak burutu du salmenta elektronikoren bat. Jarduerak %16ko hazkundea izan du azken urtean, merkataritza elektronikoa erabiltzen duten enpresa kopurua bere horretan mantendu den arren.
Informazioaren Gizartea: enpresak eta merkataritza elektronikoa (Eguneratzea: 2009ko uztaila)
Zientzia esperimentalen arloan defendaturiko tesi kopuruak gora egin du
Urteko lehen seihilekoan UPV/EHU-n defendatu diren 140 tesitatik 53 zientzi esperimentalen zientzia-eremukoak dira.
UPV/EHU-n defendaturiko doktorego tesiak (Eguneratzea: 2009 uztaila)
Ekintzailetzak behera egiten jarraitzen du
Sorturiko enpresa kopuruak %31ko beherakada izan du urteko lehen bost hilabeteetan; elkarte hauen kapitalak, berriz, atzerapen nabarmenagoa jasan du. Halaber, Gizarte Segurantzan inskribaturiko enpresa kopurua %3 gutxitu da urteko lehen seihilekoan.
Sorturiko enpresak eta Gizarte Segurantzan inskribaturiko enpresak (Eguneratzea: 2009ko uztaila)
GIPUZKOA BERRITZAILEAREN MONITORING-A (Eguneratzea: 2009ko uztaila) [Dokumentua osorik]