ZE BERRI? buletinaren 200. alea argitaratu da. Lagun iezaguzu hobetzen!
2010-ko Martxoaren 18-aDuela sei urte argitaratu zen lehenengo aldiz ZE BERRI? buletina. Helburua: Gipuzkoako informazioaren gizarteari eta teknologia berriei buruzko berrikuntza eta ekimen guztiei buruzko informazioa ematea.
Denbora-tarte horretan eta 200 aleetan zehar, ZE BERRI? buletinak aldizkakotasuna, formatua eta egitura aldatu ditu, paperetik hainbat web formatutara pasatu da eta, gainera, atal eta partaidetzarako tresna berriak txertatu ditu.
Aldaketa horiek guztiak egin ditugun arren, hobetzen jarraitu nahi dugu eta lagun diezaguzun eskatzen dizugu. Hori dela eta, ZE BERRI? buletinari buruzko zure iritzia ezagutzeko eta hobetzen nola jarrai dezakegun jakiteko galdetegia jarri dugu martxan.
2010-ko Irailaren 2-a - 17:09
egun on.
jakin nahiko nuke ea aurten udalei zuzentzen zaizkien dirulaguntzak izango diren, edukiak digitalizatzekoe ta publikatzeko erabili izan diren dirulaguntzak.
mila esker