Arraila digital berria seme-alabak dituzten eta ez dituzten etxeen artean?
2010-ko Abenduaren 16-aEuropako etxeen % 70ek du Interneteko sarbidea 2010. urtearen amaieran. Eurostatek argitaratu dituen azken emaitzen arabera, txertapen-tasa hori ikusita, duela urtebeteko emaitzak % 5 handitu direla esan dezakegu. Banda zabaleko sarbidea duten etxebizitzen kasuan, ehuneko hori % 61era murriztu da.
Dena den, etxeen tipologiaren arabera aztertzen baditugu emaitza horiek, gai interesgarri batzuk daudela ikus dezakegu. Esate baterako, seme-alabak dituzten eta ez dituzten etxeen kasuan, Interneteko sarbidearekin lotutako eskuragarritasunean aldea dago.
Zehazki, eskuragarri dauden azken datuek (2010ekoak) agerian uzten dute seme-alabak dituzten Europako etxeetako Interneteko sarbide maila seme-alabarik ez dutenena baino nabarmen handiagoa dela; zehazki, % 85koa da lehenengoena, eta % 65ekoa seme-alabarik ez dutenena. Kide diren herrialde guztietan gertatzen da hori neurri batean edo bestean, baina alderik handienak (arraila digitala?) herrialde hauetan topa ditzakegu: Zipren (bi etxe moten arteko aldea % 38koa da), Portugalen (% 36), Eslovenian, Estonian eta Bulgarian (% 33). Bi etxe mota horien arteko alderik txikienak herrialde hauetan daude: Luxenburgon (% 11), Herbehereak (% 11) eta Suedian (% 13).
Espainian, seme-alabak dituzten etxeetako Interneteko sarbidea % 73koa da, eta seme-alabarik ez dutenenetakoa, aldiz, % 52koa.
Beti aipatu izan da seme-alabek etxebizitzak Informazioaren Gizartera sartzeko duten bultzada-gaitasuna, baina arraila digital hau berria dela esan dezakegu?