Plan zuzentzailea amaitu gabe dagoela eta zein baimenekin ari diren jakin nahi du batzarkide taldeak
Aralar batzarkide taldeak Lurralde antolaketako diputatu Arantza Tapiak erantzun beharreko galderak aurkeztu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Galderok Jaizkibelgo Iñularreta baserriaren inguruan egiten ari diren zundaketen inguruko argibideak eskatzeko dira, izan ere, lan horien helburua Kanpoko kairako sarbide tunela eraikitzeko orduan nolako materiale geologikoak bilatuko dituzten jakitea izango litzateke.
Posted by "Aralar" in General
No Comments • Trackback • Permalink •

